Itzuli

Nafarroako Parlamentuak ETAren armagabetzearen aldeko adierazpen bat onartu du UPN eta PPrik gabe

Koldo Martínez: “Armagabetzea da premiazkoa baina ez amaiera; ETAk hausnarketa autokritikoa egitea falta da”

Koldo Martínez Koldo Martínez

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onartu du astelehen honetan, Ganberako presidenteak aurkeztua, ETAk, ahalik eta denbora tarte txikienean, “armagabetze bakarra, aldebakarrekoa, osoa, behin betikoa eta egiaztagarria” egitea “beharrezkoa” dela adieraziz. Bost puntu dituen adierazpenak Geroa Bai, EH Bildu, Podemos, PSN eta Izquierda-Ezkerraren aldeko botoak jaso ditu eta UPN eta PPNren aurkakoak.

Geroa Bairen parlamentuko eledun Koldo Martínezek bere poza agertu du “ETAk azkenean pausoa eman duelako, espero dut behin betikoa izatea armagabetzea, aldebakarrekoa, osoa, egiaztagarria eta legezkoa”. “Une historikoa eta garrantzitsua da. Armagabetzea ez da garrantzitsuena baina bai premiazkoena. Eta hau ez da amaiera unea. Badaude egiteko gauzak oraindik. ETAk gauza gehiago egin behar du, garrantzitsuena bere iraganaren hausnarketa autokritikoa da”, ziurtatu du. Martínezek, gainera, “mailan egotea eskatu di erakundeei, UPNk eta PPNk eduki ez dutena adierazpen instituzional honen aurka bozkatzerako orduan”.

“KE KANPAINAK UPN-REN KUDEAKETA TAMALGARRIA ESTALTZEKO”

Ikurren Legea bertan behera uzteari buruz edo Euskararen Legearen aldaketari buruz, Martínezek “ke kanpainatzat” jo ditu oposizioaren hirukoak  bi gaien inguruan darabilen diskurtsoa. “Udal autonomiaren garrantzia azpimarratzen eta berresten dugu, oposizioko alderdien ke kanpainaren gainetik, UPNren gobernuen kudeaketa tamalgarria estaltzea beste helbururik ez baitute”, nabarmendu du Martínezek, Auzitegi Gorenaren epai bati erreparatuz, UPNren garaian Garraioaren Hiria dela eta orain 25 milioi ordaindu behar baitira. 

Izena eman gure buletina jasotzeko