Itzuli

Nafarroako Kutxaren Batzordeak txosten juridiko bat eskatu du Banca Civicaren gaineko ikerketa luzatzeko Auzitegi Nazionalaren erabakiaren ondoriooak ezagutzeko

Taldeek datorren agerraldi fasean autuaren balizko eragina ezagutu nahi dute

Unai Hualde Unai Hualde

Antzinako Nafarroako Aurrezki Kutxaren desagerpenaren gainean Nafarroako Parlamentuan sortutako Ikerketa Batzordeak, gaur goizean egindako saioan, Ganberako zerbitzu juridikoei txosten bat eskatzea onartu du, Auzitegi Nazionalaren 6. Instrukzio Epaitegi Zentralak, Fiskaltzak eskaturik, Autu bidez iragarri ondoren Banca Civicaren fusioan balizko irregulartasunen eta ondoren Burtsara irtetearen gaineko ikerketa18 hilabetez luzatuko duela. Zehazki, prozesu horretan balizko iruzur delituak ari dira ikertzen.

Auzitegi Nazionaleko Autuak instrukzio judiziala 2018ko abendura arte luzatzen du, orain gutxi Eloy Velasco ordezkatuz Carmen Lamela epaileak kasua hartu ondoren, erabaki hau prozedimenduaren konplexutasunean eta diligentzia berriak egitearen beharrean argudiatuz. Autuaren arabera, ikertuak, besteak beste, Nafarroako Gobernuko Lehendakari ohia, Miguel Sanz, eta Nafarroako Kutxare zuzendari nagusi ohia, Enrique Goñi, dira.

Modu honetan, Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu eta PSN parlamentu taldeak eta Izquierda-Ezkerrako Foru Parlamentarien Elkargoa dira Autu honek zein neurritan eragiten duen ezagutu nahi dutenak, bai eta uda ondoren aurreikusita dauden agerraldi faseari eragiten ote dion.

Luzapen berria

Egoera honekin eta, UPNk eskatuta, CAN Fundazioaren aldetik antzinako Nafarroako Kutxaren Kontseilu Nagusiari dagozkion akta berrien jasotzearekin batea, uztailaren 31ra arte luzatu da Batzordeko kideek Nafarroako Kutxaren gobernu organoek 2000 eta 2012 bitartean egindako bilkuren akten edukia berrikusteko epe berria, gaur egun Nafarroako Gobernuko egoitzan gordea. Dokumentazio kopuru handi honek 50.000 orrialde baino gehiago ditu, azken hauek gehitu ondoren.

Unai Hualde Nafarroako Kutxaren Ikerketa Batzordeko lehendariak gogorarazi duenez, “antzinako Nafarroako Kutxako gobernu organoei buruzko informazio kopuru handi hau Parlamentuari eskaintzen zaion lehen aldia da, orain batzorde honetako kide diren parlamentariek ikertzeko aukera dutelarik eta hori barneratzeko denbora beharra dago, informazio konplexua eta kopurua handia baita. Gainera, taldeek euren agerraldi eskaerak egin aurretik, Auzitegi Nazionalak berriki hartutako erabakiak zein ondorio edukiko duen ezagutzea nahitaezkoa da. Horregatik guztiagatik ezinbestekoa da batzorde honen bizitza luzatzea eta bere ondorioak plazaratzeko epe berria urte amaierarako finkatzeko erabakia Parlamentuko Mahaiari helarazi zaio”.

Izena eman gure buletina jasotzeko