Itzuli

Geroa Bairen arabera “Nafarroari buruzko datu ekonomiko onek agerian uzten dute UPN eta PPren diskurtsu apokaliptikoa”

Koldo Martínezek ziurtatu duenez “Esparza eta Beltránen demagogia eta faltsukeriak agerian geratu dira errealitate sozialarekin”

Koldo Martínez Koldo Martínez

Koldo Martínez Geroa Baiko eledunak ziurtatu duenez “Uxue Barkosen gobernuak Nafarroan egiten ari dituen politiken gainean UPN eta PPk egiten ari duten diskurtsu apokaliptikoa agerian geratu da datu ekonomiko onen ondoren”.

Horrela eman du aditzera Martínezek ohar batean, ezagutu ondoren, alde batetik, Nafarroa dela 2016an 25 urtetik beherakoen artean lan gehiago sortzen duena komunitate autonomoa, %66,7, Randstat enpresak egindako analisi baten arabera; eta beste aldetik, Enpresen sorkuntza %19,8 hazi dela foru Komunitatean urteko lehen seihilekoan, Erregistratzaileen Elkargoak burututako estatistika merkantilaren arabera.

Martínezek galdegin du “ea Esparza jaunak eta Beltrán andereak uste duten hau dela Nafarroa dagoen putzua, hilabetez hilabete hobeak diren dauekin, nahiz eta agerikoa izan oraindik asko dagoela egiteko Nafarroan murrizketak, krisialdi ekonomikoa eta kudeaketa okerra izan ondoren azken urteetan aldaketaren gobernua iritsi arte”.

Geroa Baiko ordezkariak orain gutxi Ekonomia, Industria eta Lehiakortasun Ministro den Luis de Guindosen hitzak gogorarazi ditu ere, “oposizioak Nafarroan egiten ari dituen diskurtsoen aurkakoak izan baitziren”, azpimarratu du.

“Politikagintzak dena ez du balio”, aldarrikatu du Martínezek, ziurtatuz “Esparza eta Beltranen demagogia, populismoa eta faltsukeriak agerian geratzen dira errealitate sozialarekin eta hilez hile gure komunitatearen egoera ekonomikoaren hobekuntza berresten duten datu ekonomikoekin”. 

Izena eman gure buletina jasotzeko