Itzuli

Geroa Baik Londreseko atentatua gaitzesten du eta bere elkartasuna agertu die biktimei

    Geroa Baik Parlamentu britainiarraren aurrean gertatutako Londreseko atentatua gaitzetsi du eta bake, bizikidetza eta giza eskubide guztien defentsaren kultura baten alde lan egiteko bere borondatea agertu du.

    Koalizioak bere elkartasuna eta babesa erakutsi die eraso honen biktimei, haien familiei eta lagunei, eta “askatasuna eta demokrazia erasotzen duten” horrelako gertakizunak berriro ez gertatzea espero du.

    “Londreseko hiriaren aurkako azken eraso hau giza eskubideen aurka eta herritargo zibil guztiaren aurka egindako zerrenda luze baten azkena izan da”, azpimarratu du Geroa Baik.

    Azkenik, koalizioak hiritarrak deitu ditu bortizkeria terroristaren aurrean gaitzespena eta arbuioa erakusteko eta biktimekin elkartasuna adierazteko egingo diren ekitaldietan parte har dezaten.

    Izena eman gure buletina jasotzeko